Irailaren 15era arte dago aukera, kiroldegiko ikastaroetan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 20a, 00:00

Ikastaroak aurrera atera ahal izateko, gutxieneko kopurua beharko da. Izena eman duten ikasleak ezarritako plazak baino gehiago baldin badira, zozketa bidez esleituko dira plazak. 

Hernaniko Udal kiroldegiak dagoeneko prest du 2021 eta 2022 ikasturteko ikastaro eskaintza. Bertan, igerilekuko, fitness aretoko eta aire libreko ikastaroak daude, adin tarte desberdinetako herritarrentzat prestatuak,  hain justu. Ikastaro gehienak urte osokoak izango dira; eta uretako ikastaro batzuk, aldiz,  hiru hilabetekoak.


Ikastaro berriak, aurten 

Gainera, azken urteetan eskaini diren ikastaroez gain, beste berrikuntza batzuk daude: hala nola, Body pumb, Body combat, Hitt entrenamendua eta TRX.

Ikastaro horietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da eta irailaren 15era arte dago horretarako aukera. Bi modutara egin daiteke: alde batetik, kiroldegiko bulegoan, beti aldez aurretik hitzordua eskatuta (943 55 21 85); eta beste alde batetik, esteka honetan: http://kirola.hernani.eus/eu/hernaniko_kiroldegia.

Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du. Eskaera orri bakoitzean bi ikastaro izendatzeko aukera eskainiko da lehen ikastaroan plazarik egokitu ezean, beste ikastaro batean aukera izateko.

Horrez gain, ikastaroak aurrera atera ahal izateko, gutxieneko kopurua beharko da. Horrez gain, izena eman duten ikasleak dauden plazak baino gehiago baldin badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek; eta zozketa irailaren 16an egingo da, goizeko 08:00etan hasita. Emaitzaren jakinarazpena,  aldiz, irailaren 20an emango da, eguerdiko 14:00etan.

Zozketa ondoren plazarik gabe gelditzen denak aukera izango du beste talde batean izena emateko.

Ikastaroak euskeraz emango dira, eta horietan izena emateko ezinbestekoa da gutxieneko ulermen maila bat izatea.

 Hilabeteko ur jardueretarako izen ematea kiroldegiko bulegoan egin beharko da. Eta azkenik, Hernaniko Udal Kiroldegiak azaldu du, ikastaroetan babes eta segurtasun neurri guztiak beteko direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!