Emakumea eta kirola erdigunean, irailean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 18a, 00:00

Banakako zein taldekako argazkiak bidali daitezke.

Iñaki Vergararen 'Deporte en femenino' argazki erakusketa irailean izango da ikusgai, Erriberan. Etzi amaituko da argazkiak bidaltzeko epea. 

Astigarragako Udalak Emakumeekin eta Kirolarekin lotutako hainbat jarduera antolatuko ditu irailean. Horietako bat izango da,  Iñaki Vergararen 'Deporte en femenino' argazki erakusketa.  Honako hau ikusgai egongo da Erribera Kulturgunean irailaren 10etik 30era bitartean.

Iñaki Vergararen irudiekin osatutako erakusketa izango da, eta azpimarratzekoa da, herriko emakume kirolarien argazkiekin osatutako atal bat izango du eta hau kontutan izanik, Udalak argazkiak bidaltzeko eskatu die udalerriko emakumeei. Etzi  izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna.

 

Argazki motak eta bete beharrekoa

Mota honetako argazkiak bidali beharko dira: herriko emakumeak «federatuak edo ez, berdin dio, edozein kirol egiten».  Banakakoak edo taldekakoak izan daitezke, eta azkenik emakume bakoitzak argazki bat bidali dezake.

Parte hartzeko Astigarraga.eus webgunean dauden bi dokumentuak bete behar dira, eta berdintasuna@astigarraga.eus helbidera bidali edo Udaletxeko erregistroan aurkeztu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!