Larunbat honetan amaituko dira DBHko orubea hiritartzeko lanak

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 18a, 00:00

Astigarragako hilerriko dorrea. Argazkia: Astigarragako Udala.

Abuztuaren 21ean, Mendiaundi-Aranibarreko orubea zeharkatzen duen aireko tentsio erdiko linea kenduko dutela jakinarazi du, Astigarragako Udalak. 

Datorren larunbatean amaituko dira DBHko orubea hiritartzeko lanak, izan ere, orube hori eta Anuskako auzoa zeharkatuz, Santiagomendiko ur biltegitik hilerrira airetik doan tentsio erdiko linea kenduko du Iberdrolak.

Lan hauek, asteartean hasi ziren eta etzira bitartean, hilerrian eta Santiagomendiko ur biltegiaren ondoan dauden zutabeetan egingo dute lan, «zutabe zaharretako linea kendu eta zutabe berriak prest uzteko», aipatu du Udalak. 

Hau kontutan izanik, larunbat honetan, Santiagomendiko ur biltegitik hilerrira airetik doan tentsio erdiko linearen 30 KV-ko sei kableak kenduko ditu Iberdrolak. 

Kable hauek gainera, larunbatean kenduko ditu Iberdrolak, eta egun osoko lana izango dela ere jakinarazi du Astigarragako Udalak. Horretarako, ur biltegian eta hilerrian garabia bana jartzeaz gain, aireko linearen azpian, beste hiru garabia haundi jarriko dira, «bi Anuska auzoan eta hirugarrena Galtzaur kalean, hain justu» azaldu dute. 

Hauek dira ezarriko diren garabien kokapena. 
 

Astigarragako zirkulazioa eta aparkalekuak 
Larunbat honetan egingo diren lanek ez dute trafikoan eraginik izango, baina bai inguruko aparkalekuetan. 

Kale Nagusiko 66, 68, 70, 72 zenbakietako atzeko aparkalekua  eta Kale Nagusiko 66 eta 68 zenbakietako aurreko aparkalekuak hutsik egon beharko dute, eta horrez gain, «ibilgailuak ezin izango dira egun osoan zehar sartu edo irten» azaldu du argi Udalak. 

Galtzaur kalean aldiz, Aranibar 1,3,5 eta 10,12 eta 14 zenbakien parean dauden aparkalekuek ere hutsik egon beharko dute. Garabiak hiru puntu horietan kokatuko dira. 

Beraz, gogoratu datorren larunbatean amaituko direla Mendiaundi-Aranbarriko orubea (DBHko orubea) hiritartzeko lanak. Kable hauek kenduko ditu Iberdrolak eta egun osorako lana izango dela azaldu dute. Horretarako, aipatu moduan, ur biltegian eta hilerrian garabi bana jartzeaz gain, aireko linearen azpian beste hiru garabia haundi jarriko dira.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!