Uztailaren 3tik 5era bitartean, Astigarraga eremu gorrian sartu zen, 524,42ko intzidentzia tasarekin. Osakidetzak argitaratutako azken datuei erreparatuta Astigarraga eremu gorritik atera zen atzo, 100.000 biztanleko 344,62 intzidentzia-tasara jaitsita. Egoera nabarmen hobetu da Urumea bailaran, eta orain bereziki Astigarragan, izan ere, azken egun hauetan, bi positibo atzeman direla diote datuek.