Udalak emakumeekin eta kirolarekin lotutako hainbat jarduera antolatuko ditu irailean. Horietako bat Iñaki Vergararen argazki erakusketa izango da: Deporte en femenino. Erriberan egongo dira ikusgai bere lanak, eta erakusketako atal batean emakume kirolari astigartarren argazkiak izango dira protagonistak. Horretarako, Udalak argazkiak bidaltzeko eskatu die udalerriko emakumeei. Argazkiak taldean edo bakarka izan daitezke, eta emakumeek kirola egiten agertu behar dute.
Ostirala, azken eguna
Parte hartzera animatzen direnek, aukeratutako argazkiarekin batera, irudiak argitaratzeko baimenaren inprimakia eta irudia lagatzeko dokumentua aurkeztu behar dituzte. Eskuragai daude, biak, www.astigarraga.eus webgunean. Ostirala da guztia aurkezteko azken eguna; berdintasuna@astigarraga.eus helbidera mezua bidalita edota udaletxera bertaratuta egin daiteke.