Beterri-Buruntzako sei udalerrietako ondare naturala eta kulturala ezagutzeko asmotan, Behemendik irteera gidatuen programazio bat sortu zuen joan den hilabetean. Uztailaren 24an izan zen lehenengoa, Andoainen, eta inguruko eliza eta dorretxeei buruzko pasadizoak eta historia ezagutu zituzten partehartzaileek. Etzikoa, berriz, egitarauko laugarren txangoa izango da. Oraingo honetan, Santiomendiko inguruak eta ekialdeko mugarriak ezagutzeko aukera izango da.
Bisita gidatua doakoa da, eta antolatzaileek aurreratu dute ibilaldiaren iraupena lau ordukoa izango dela, gutxi gorabehera. Jardueran parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: donostialdea@behemendi.eus helbide elektronikora idatzita; edo, bestela, 656 705 243 telefono zenbakira deituta.
Azkeneko zita, Hernanin
Irailaren 18an emango diote amaiera zehaztutako programazioari. Hernanin jarri dute horretarako hitzordua, eta Igorin zein Akola inguruko trikuharriak ezagutuko dituzte