Aurten ere prestatu ditu irteera gidatuak Donostialdeako turismo bulegoak, Beterri-Buruntzan. Bihar izango da hirugarrena, Lasarte-Orian, bertan dauden mural eta eraikinak bisitatuz herriaren historiako pasarte desberdinak ezagutzeko. Eta hurrengo asteburuan, abuztuaren 15ean, Astigarragan egingo dute irteera. Santiomendi eta ekialdeko mugarriak bisitatuko dituzte. Irteeretan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena (astelehenetik ostiralera, 09:00-15:00 ordutegian): 656 705 243 edo donostialdea@behemendi.eus. Gehienez ere, 15 lagunentzako izango da tokia.