Asteburu berezia izan da pasa dena, Astigar dantza taldearentzat. Izan ere, Jacara (Huesca) joan ziren, Pirineoetako Folklore Jaialdian parte hartzera. Igande arratsaldean eskaini zuten emanaldia, beste bi dantza talderekin batera: Huescako Estirpe de Aragonia, eta Valentziako El Forcat.
Bi eguneko jaialdia izan da Jacakoa, eta San Lure plazan eskaini dituzte emanaldiak, aurtengoan. Larunbat arratsaldean, taula gainera igo ziren Marino Tapiega gaitero talde asturiarra, Virgen de la Antigua dantza talde errioxarra, eta Uruel Jacako jota taldea. Igande arratsaldean izan zen Astigar taldearen txanda, Huescako eta Valentziako dantzariekin batera. Joven Ballet del Pirineo taldeak eman zion bukaera jaialdiari, gauean.