Beste astebetez luzatu du epea Astigarragako kiroldegiak, datorren ikasturteko ikastaroetan izena emateko. Hori horrela, ostiral honetara arte izango da apuntatzeko aukera, kiroldegian bertan. Haur eta gazteentzat bost ikastaro ezberdin izango dira, bakoitza adin tarteka banatuta; eta helduetan, 19 ikastaro daude aukeran. Informazio gehiago: kiroldegian bertan, 943 33 36 76 telefonora deituta, edo kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikora idatzita.