Onartu dira komun publikoen obra proiektua eta Santio Zeharreko errepidea hobetzeko proiektua

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 1a, 00:00
Santio Zeharreko errepidea hobetuko da.

Hainbat proiektu, kontratazio-espediente eta dirulaguntza-deialdi onartu ziren uztailaren 23ko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzordean.

Astigarragako Udalak hainbat proiektu, kontratazio espediente eta dirulaguntza deialdi onartu zituen. Bi izan ziren onartutako proiektuak; alde batetik, komun publikoen obra-proiektua, eta bestetik, Santio Zeharreko errepidea hobetzeko proiektua. Proiektuaren helburua da, batetik, Ipìntza ingurutik Santiagomendiko auzogunera doan errepideko bihurguneak zabaltzea eta, bestetik, hondakinak biltzeko eremua lekuz aldatzea.
Komun publikoen kasuan, herrian bi komun publiko berri jartzea onartu zen, bata Portutxon, eta bestea,  Foru Plazan. Aurten Portutxoko komunak egingo dira.


Bestetik, hainbat esleitu diren kontratazio espediente esleitu ziren: lorezaintza zerbitzuko bi loteak; gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea eta eskuhartze psikosoziala; Santiagomendiko natur eskola eta aterpetxe zerbitzua; Astigarragako baserriak, sagardotegiak eta landa turismoko etxeak seinalizatzea udazkenean; bestetik argiteria publikoko luminariak ordezteko kontratazio espediente bat martxan jartzea ere onartu zen. 

Dirulaguntza Astikorentzat bono kanpaina udazkenean egiteko
Dirulaguntzak ere izan ziren gaien artean, alde batetik, Astiko elkarteari emandako 20.000 euroko dirulaguntza izenduna, udazkenean deskontu bonoen kanpaina egiteko.

Bi dirulaguntza deialdiak martxan jartzea onartu zen.
Bat, haur eskoletako erabiltzaileentzako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia da bestea, ikasleentzako garraio laguntzen deialdia. 
Haurreskolen Partzuergoko beste haurreskoletara haurrak daramatzaten familientzat dirulaguntza deialdia egitea onartu zuen Udalak. 
DBHko 2. zikloa ikastera kanpora doazen ikasleen garraio gastuetarako ere dirulaguntza deialdia egitea onartu zuen Udalak. Dirulaguntza horien deialdia eta oinarriak laster argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskabideak aurkezteko epea amaituko da iraila bukaeran

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!