Txomiñene berritzen ari dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 29a, 00:00

Txomiñeneko teilatuan lanean ari dira langileak.

Txomiñene pelotalekua berritzeko lanak pasa den uztailaren 15ean hasi ziren, eta abuztuaren amaierara arte iraungo dute. Epealdi horretan pelotalekuaren inguruan itxitura jarri dute, obra eremua mugatu eta segurtasuna zaintzeko. Foru plazatik Udaletxe ondoan zehar Santio Zeharra aldera joateko, pasabide bat jarri dute. Ezker paretaren atzeko aldeko euste-hor­mako buloiak garbitu eta indartu zituzten, eta orain, egurrezko egitura, teilatua eta urak jasotzeko erretenak eta ubideak berritzen ari dira, eta margoketa lanak ere egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!