Hobekuntza lanak hasi dituzte aste honetan, Emakumeon Etxearen lokalean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 25a, 00:00

Jarriko dituzte leiho gehiago eta Tomas Alba kaletik beste ate bat, eta komunak konponduko dituzte, besteak beste, datozen sei asteotan.

Emakumeon Etxearen lokala ego­kitu eta hobetzeko lanak ha­si ditu Astigarragako Udalak, aste honetan. Abuztuaren bukaerara arte luzatuko dira obrak, eta guztira, 35.000 eurokoa da gauzatzeko aurrekontua.

Horrela, lokalerako sarrera hobetuko dute: haunditu egingo dute egungo ataria, Joseba Barandiaran plazakoa, irisgarritasun baldintzak betetzeko; eta bigarren sarrera bat ere eraikiko dute lokalaren atzeko aldean, Tomas Alba kaletik. Bi ateetan jarriko dute txirrina.

Bestalde, leiho gehiago jarriko dituzte, lokalaren aireztapena hobetzeko; eta suteen aurkako bitartekoak egokituko dituzte. Fatxadan, berriz, hautsita dauden harriak konponduko dituzte, eta bi armazoi jarriko dituzte, ondoren muralak egiteko. Eta azkenik, komunak konponduko dituzte, eta pixatokia kenduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!