Euskal literaturako sororitateari buruz, saioa asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 25a, 00:00

Santiotako kultur programazio berezian dago murgilduta Astigarraga, egun hauetan; baina horren ondoren, ekainean zehar burutu duten tailer sortari helduko diote Harituz elkarteak eta Skolastikak, berriro. Izan ere, asteazkenean egingo dute azkeneko tailerra: Sororitatea euskal literaturan. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Erribera kulturgunean; eta partehartzea doakoa bada ere, izena eman beharko da aurrez, astiharituz@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!