Bulego taldearen kontzertua, Astarben

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 24a, 00:00

SagarKultur ekimenak segida izango du gaur, Bulego taldearen eskutik, 22:30etan. Bihar, Esti eta Mikel Markezen emanaldia.

Asteburu honetan bukatuko da SagarKultur ekimenaren aurtengo programazioa, eta bi emanaldi berezirekin jarriko diote errematea, Astarbe sagardotegiko terrazan.

Gaurkoan, Bulego musika taldearen kontzertua izango da bertan, 22:30etan hasita. Eta bihar, aldiz, Esti eta Mikel Markez izango dira egitarauari bukaera emango diotenak, beraien doinuekin, akustikoan. Arratsaldeko 17:00etan izango da.

Ohi bezala, beharrezkoa da sarrera aldez aurretik eskuratzea, Covid-19aren eraginez. Astigarragako Udalaren webgunean (astigarraga.eus) eskuratu daitezke, Sarrerak erosi atalean. Printzipioz, aire librean izango dira emanaldiak, baina eguraldi txarra eginez gero, sagardotegi barruan izango dira akustikoak, eta atzeratu egingo dira musika taldeen kontzertuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!