Zirkuak, emanaldiek, kontzertuek eta ikuskizunek ez dute hutsik egingo, Astigarragako Santioetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 24a, 00:00
Hernanin ere eskaini zen 'Gora kasete' emanaldia, eta etxeko txikiek ezin hobe pasa zuten. Oraingoan astigartarrek gozatuko dute, ikuskzun hontaz.

Atzo eman zioten hasiera Astigarragako Santioetako kultur programazioari, eta etzi amaituko da. Lau eguneko programazio oparoarekin, makina bat entretenimendu izango dute astigartarrek. 

Haurrentzako bingoarekin hasi zen atzo, Astigarragan hain maiteak diren Santioak; jairik izango ez bada ere, kultur programazio zabala prestatu baitute. Eta gaur, bihar eta etzi jarraipena emango diote, saio ugarirekin. Antolatutako emanaldi batzuetan, doako sarrera beharrezkoa da. Aurrez eskuratu behar zen, astigarraga.eus webgunean edo Erriberan. 


Gaurkoan, Jesus Trincadoren musikarekin, eguerdi eder bat igarotzeko parada izango dute herritarrek. Eguerdiko 13:00etan hasiko da emanaldia, Sagardo plazan. Arratsaldean, Gora Kasete haur ikuskizuna eskainiko da, ikastolako aretoan, eta euria eginez gero berriz, Erriberan egingo da, 17:30etan hasita. Jarraian, 19:00etan hain justu, Kita del pare txarangaren emanaldia antolatu da, Kontxa Etxeberria plazan.


Gau aldera, berriro Jesus Trincadoren ahotsaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, 20:00etan hasita, Kale Nagusian. Eta egunarekin amaitzeko, gaueko 22:30etan, Izaro Andresek Limones en invierno birako kontzertua eskainiko du.

Bihar goizetik gauera, ekintzak 
Biharko eguna, txistularien dianarekin hasiko da. Goizeko 09:30etan herria esnatuko baitu, Astigarragako Txirriskla taldeak.


Eguerdiko 13:00etan, Gazte dantza ikuskizuna eskainiko da Kontxa Etxeberria plazan, Oinari eta Hikaren elkarlan artistikoa izango da. Horrez gain, arratsaldean, 17:30etan hasita, Panoli Kabareta haur ikuskizuna eskainiko da, astigartar txikienentzat. Ikastolako atarian izango da eta euria eginez gero, Erriberan egingo da. Ordu eta erdi beranduago, Astigar elkartekoek, dantza emanaldia eskainiko dute, kiroldegian. Eta behin hau amaituta, bertsolariek hartuko dute lekukoa Kontxa Etxeberrian, izan ere, Jone Uria, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan. 19:00etan emango zaio hasiera saioari, eta gaiak jartzen Agin Laburu eta Astigarragako Bertso Eskola egongo dira. 


Biharko egunari amaiera emateko, MC ONAK taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, gaueko 22:30etan hasita, Kontxa Etxeberria plazan.   

Santioen azken eguna, etzi 
Etzi amaituko da Astigarragako Santioetako kultur programazioa, eta amaiera emateko, lau ekintza antolatu dira egun osoan zehar. Eguerdian, 13:00etan hain justu, Kalakan taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Astigarragako herritarrek, eta hau Kontxa Etxeberria plazan izango da. 


Arratsaldean, Goldea elkarteak antolatutako Gipuzkoako 2.mailako Aizkora Txapelketa jokatuko da, Foru Plazan. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera txapelketari, eta euria eginez gero, ikastolako atarian egingo dela jakinarazi dute antolatzaileek. Ordu berean, kiroldegian, Huntsu eta Ortziren Urbasa ikuskizuna eskainiko da.


Santioetako azken ekintza, Kontxa Etxeberria plazan egingo da. Balkan Paradise Orchestra entzuteko parada izango da Astigarragan. Arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera emanaldiari. «Bartzelonako musikari talde honek, Balkanetako doinuak jasoko ditu, Ioan Mihai Sabaila eta bere jaioterriko Errumaniaren oroimenez eta Astigarragako jai batzordean egindako lana eskertuz».

 

UZTAILAK 24

13:00, Jesus Trincado musikariaren 'Músicas del mundo' emanaldia, Sagardo plazan.

17:30, 'Gora kasete' haur ikuskizuna, Eidabe konpainiaren eskutik, Herri Eskolako atarian (euria eginez gero, Erribera kulturgunean).*

19:00, Kita Del Pare txarangaren emanaldia, Kontxa Etxeberria plazan.*

20:00, Jesus Trincado musikariaren 'Route 64-P, smooth jazz' emanaldia, Kale Nagusian.

22:30, Izaro abeslariaren 'Limones en invierno' birako kontzertua, Kontxa Etxeberria plazan.*

UZTAILAK 25

09:30, Txirriskla taldeko txistularien diana.

13:00, 'Gazte' dantza ikuskizuna, Oinkari eta Hikaren elkarlan artistikoa, Kontxa Etxeberria plazan.*

17:30, 'Panoli kabareta' haur ikuskizuna, Ganso&Cia konpainiaren eskutik, Herri Eskolako atarian (euria eginez gero, Erriberan).*

18:00, Astigar dantza taldearen emanaldia, kiroldegian.*

19:00, Bertsolariak, Kontxa Etxebe­rria plazan: Jone Uria, Aitor Men­diluze, Aitor Sarriegi eta Nerea Elustondo. Gai-jartzaile: Agin Laburu eta Astigarragako bertso eskola.*

22:30, MC Onak taldearen kontzertua, Kontxa Etxeberria plazan.*

UZTAILAK 26

13:00, Kalakan taldearen kontzertua, Kontxa Etxeberria plazan.*

18:00, Gipuzkoako bigarren mailako Aizkolari Txapelketa, Foru Plazan (euria eginez gero, Herri Eskolako atarian). Goldea elkarteak antolatuta.

18:00, 'Urbasa' txalaparta, zirko eta akrobazia ikuskizuna, Hutsun eta Ortziren eskutik, kiroldegian.*

20:00, Balkan Paradise Orchestra taldearen emanaldia, Kontxa Etxe­berria plazan. Bartzelonako musikari taldeak Balkanetako doinuak joko ditu, Ioan Mihail Sabailaren eta bere jaioterriko Errumaniaren oroimenez, eta Astigarragako jai batzordean eginda zuen lana eskertzeko.*

*Izartxoarekin markatutako emanaldi guztietarako, sarrera eskuratu behar da aldez aurretik, doan, astigarraga.eus webgunean edo Erribera kulturgunean. Sarrerarik geratuko balitz, emanaldia hasi aurretik ere eskuragarri egongo dira bertan.

Gogorarazi eta nabarmendu dute, eraso sexista oro dagoela baztertuta kultur jarduera horietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!