Ezohiko Plenoa gaur eguerdian, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 23a, 00:00

12:00etan izango da, udaletxean. DBHren eraikina egiteko lurrak Eusko Jaurlaritzari uztea bozkatuko dute, besteak beste.

Datorren astearterako hitzordua aurreratu, eta ezohiko deialdian egingo du Plenoa Astigarragako Udalak, gaur eguerdian. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 12:00etan hasita; eta gai garrantzitsuak landuko dituzte.


Izan ere, besteak beste, bozkatuko dituzte DBHri dagozkion bi puntu: DBHrako partzelaren zati baten kalifikazio juridikoa aldatzea; eta DBHren eraikina egiteko lurrak Eusko Jaurlaritzari doan uztea.


Bestalde, hizpide izango dute Erribera kulturgunearen araudia; Sagardoetxearen etorkizu­na­ri buruzko herri galdeketa; eta HEA 21 Zarkumendegi eremuko hiritartze-proiektua. Eta hiru kon­­tratazio espedienterekin bukatuko dute Plenoa: lorezaintza zerbitzuari dagokiona; gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea eta esku-hartze psi­kosozialari buruzkoa; eta San­tiomendiko natur eskola eta aterpetxe zerbitzuarena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!