Ezohiko Plenoa, bihar eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 22a, 00:00

Datorren asterako deialdia aurreratu, eta ezohiko Plenoa egingo du Astigarragako Udalak, bihar eguerdiko 12:00etan, udaletxeko pleno aretoan. 11 puntu izango dituzte lantzeko; besteak beste, honakoak: Erribera kulturgunearen araudia; Sagardoetxearen etorkizunari buruzko herri galdeketa; DBHrako partzelaren zati baten kalifikazio juridikoa aldatzea, eta eraikina egitekoi lurrak Eusko Jaurlaritzari doan lagatzea; eta hiru kontratazio espediente. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!