Botoa emateko hiru egunen faltan, Norberto Almandoz plazan aukera gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 20a, 00:00

Azkeneko egunak dira, aurrekontu partehartzaileetan botoa emateko. Zehazki, ostegunera arte daukate aukera herritarrek, galdeketara iritsi diren 21 proposamenen artean lau hautatzeko. Horretarako, bi bide dauzkate aukeran. Batetik, internet bidez eman dezakete botoa, astigarraga.eus/parte-hartu webgunean. Eta bestetik, boto presentziala emateko egunak eta orduak zehaztu dituzte. Gaur, esaterako, Norberto Almandoz plazan egongo dira, 19:30etatik 21:00etara. Bihar, berriz, Kontxa Etxeberria plazan izango da aukera, 12:00etatik 13:30etara. Eta ostegunean, azkenik, Ergobiako plazan jarriko dute postua, 12:00etatik 13:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!