'¿Quién teme a las brujas?' tailerra bihar, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 20a, 00:00
Andrea Abaliaren 'De lo moral y lo animal’ lana, Durangon erre zituzten emakumeei buruzkoa.

Durangon XVI mendean jazarri eta erretako emakumeei  buruzko saioa izango da, 18:00etan hasita. Izena eman behar da.

Bihar egingo dute hirugarren saioa, Harituz elkarteak eta Skolastikak uztailerako prestatu­ta­ko tailer sortaren barruan. Eta oraingoan, ¿Quién teme a las brujas? izenekoa landuko dute, arratsaldeko 18:00etan hasita, Erribera kulturgunean. Durangon XVI mendean jazarri eta erre zituzten emakumeei buruzkoa izango da saioa, hain justu. Gaztelaniaz egingo dute.

Partehartzea doakoa izango da, baina horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, emailez, helbide honetara idatzita: astiharituz@gmail.com.

Eta helbide horretan bertan eman daiteke izena, dagoeneko, zikloaren laugarren eta azkeneko tailerrerako ere: Sororitatea euskal literaturan. Hilaren 28an izango da, 18:00etan Erriberan; eta bertan, landuko dituzte euskal literaturaren sororitatearen adibideak: «arlo literarioan ere, aspaldidanik ematen dira, eta sare horren ezaugarriak ezagutuko ditugu», aurreratu dute. Euskeraz izango da saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!