Joseba Barandiaran plazan eman daiteke gaur botoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 19a, 00:00

Astigarragan aurrekontu partehartzaileen galdeketa egiten ari dira uztailaren 22ra arte. Internet bidez eman daitezke www.astigarraga.eus/eu/parte-hartu helbidean. Boto telematikoa eman ezin dutenentzat, boto presentziala emateko aukera jarriko dute, egun, leku eta ordu hauetan:  Joseba Barandiaran plazan gaur, astelehenean, 19:30etatik 21:00etara; Norberto Almandoz plazan bihar 19:30etatik 21:00etara; Kontxa Etxeberria plazan etzi 12:00etatik 13:30etara; Ergobia plazatxoan ostegunean, 12:00etatik 13:30etara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!