Goteborgen ariko da Peru Ruiz astigartarra

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 17a, 00:00

Markel Goñi eta Peru Ruiz, Euskadiko Selekzioarekin.

Peru Ruiz Real C-ko jokalari astigartarra, aurreko denboraldian Tolosan jokatu zuen eta orain, OIS Goteborg taldean arituko da. Realaren harrobiko jokalaria Suedian egongo da hurrengo sei hilabeteetan, orduan amaituko baita bertako txapelketa. Jokalaria duela egun batzuk joan da Suediara eta pozik dago: «Oso ondo sentitzen naiz hemen egoteagatik. Golak sartzea espero dut», adierazi du Peruk. Bere burua aurrelari ausarta eta langilea bezala definitzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!