Txomiñene pelotalekua berritzeko lanak bihar bertan hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 14a, 00:00

Txomiñenen bihar hasiko dira lanak.

Egurrezko egitura, teilatua eta urak jasotzeko erretenak berritu eta margoketa lanak egingo dira.

Txomiñene pelotalekua berritzeko lanak hastera doa Udala, bihartik abuztua amaiera bitartean. Epealdi horretan pelotalekuaren inguruan itxitura jarriko da, obra eremua mugatu eta segurtasuna zaintzeko. Foru plazatik Udaletxe ondoan zehar Santio Zeharra aldera joateko pasabide bat jarriko da.

Pelotalekuaren egurrezko egitura, teilatua eta euri urak jasotzeko ubideak egoera txarrean daude. Bestetik, pelotalekuaren ezker paretaren atzealdeko euste-hormak urte batzuk baditu eta mantentze lanak egitea beharrezko ikusi da.

Hori dela eta, ondoko lanak egingo dira: batetik, ezker paretaren atzealdeko euste-hormako buloiak garbitu eta indartu (lan hau eginda dago); bestetik, egurrezko egitura, teilatua eta urak jasotzeko erretenak eta ubideak berritu, eta amaitzeko, margoketa lanak.

Lan horien guztien kostua guztira 156.299 eurokoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!