Aurtengo ikasturtean Mundarroko sail guztiek izan dute entrenatzeko aukera: futbola, saskibaloia, pilota, atletismoa eta judoa.
Datorren ikasturterako izen emate epea amaitu den arren, kirolen batean parte hartzeko interesa duten pertsonak jar daitezke Mudnarrorekin harremanetan, hona idatziz: astigarragakomundarrofke@gmail.com. Astigarragako Udalak, Mundarroko pelota, pala, saskibaloi eta futboleko kirolariak zoriondu ditu. Urte osoan izandako lorpenengatik eta egindako esfortzuagatik.
«Berdintasunerantz», Mundarro Kirol Elkartea
Astigarragako Udalaren zorion mezuen artean, honakoa azaldu dute: «Mundarro elkartearen zuzendaritza taldearen helburu estrategikoen artean, emakumezkoen kirola bultzatzea dago, eta Mundarrok aurrera pausu haundiak eman ditu, berdintasunerantz».
Horrez gain aipatu du, zoritxarrez osasun egoerak gauzak zaildu egin baditu ere, lan haundia egin dela.