Astigarragako Donostia ibilbidean eta Bidebitarten asfaltatze lanak egingo dira bihartik, gauez

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 10a, 00:00

Donostia ibilbideko herri sarrerako bideko konponketak hasiko dira, bihar.

Donostia ibilbideko herri sarrerako zatia eta Bidebitarte poligonoko zati bat konpontzera doa Astigarragako Udala, bihar hasi eta asteartera arte. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izan dezan. 

Hainbat bide konpontzen eta txuKuntzen ari da Astigarragako Udala. Oraingoan, bihartik asteartera bitartean, Donostiako ibilbideko herri sarreran eta Bidebitarte poligonoan egingo dira asfaltatze lanak.

Lan horiek gauez egingo dira, gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara bitartean hain justu. Trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko. Gauez egingo denez, Donostia ibilbidean zarata pixka bat eragingo dute lanek, eta beraz, inguru horretako bizilagunei honakoa adierazi nahi die Udalak: «barkamena aurrez eskatzen dugu, aurrez, sortuko diren eragozpenengatik». 

Asfaltatze lan horiek, Asfaltos Urretxu SA enpresak egingo ditu, eta guztira lan horien kostua: 80.020,86 eurokoa dela azpimarratu du Udalak. 

Txoritokietako landa bideak, amaituta
Horrekin batera, Txoritokietako landa-bideak konpontzeko lanak amaitu ditu Udalak. Batetik, Mendiola baserritik Usategieta baserriraino doan zatia eta, bestetik, Usategieta baserritik Sagarlore hotelera doana. 

Lan horiek Excavaciones y Transportes Orsa S.L. enpresak egin ditu, eta guztira 84.965,47 euroko kostua izan duela jakinarazi du Udalak.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!