Asteazkenean eman zitzaien hasiera Martindegiko jaiei, Txupinazoarekin hasiz, eta kalejirarekin jarraipena emanda.
Gaur ordea, kantaldia eskainiko da, gaueko 22:00etan hasita, Martindegi auzoan. Bertan izango dira Elaia Diaz eta Malen Barrenetxea, Itxaso eta Manex Laiotz taldeko kideak, Niko Etxart eta azkenik Andoni Ollokiegi hernaniarra.
Bihar emango zaie amaiera jaiei, eta hiru ekintza egingo dira. Eguerdiko 12:00etan, Shakti Olaizolaren Baldin bada kale ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek. Arratsaldean, herri kiroletan, Aimar Irigoien harri jasotzaileak hartuko du parte, eta horrez gain, Julen Alberdik (Txikia), Markel Zapirain eta Axel Larrañaga aurkari izango ditu, aizkoran.
Festei eta egunari amaiera emateko, bertso jaialdia eskainiko da arratsaldeko 19:00etan. Behin hau amaituta, kalejira baten bueltan, Martindegiko jaiei amaiera emango zaie.