Izenemateko epea luzatu du, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 9a, 00:00

Oraindik eskaerak jasotzen ari da Mundarro, aurre izenemateei dagokionez. Hori horrela, izena emateko epea luzatzea erabaki dute. Beraz, Kirol Eskoletan (atletismo, eskubaloia, futbola, judo, pilota eta saskibaloia) izena eman daiteke oraindik, astigarragakomundarrofke@gmail.com helbidean. Formulario bat jasoko du mezua bidaltzen duenak. Uztailaren 22ra arte egongo da aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!