DBHko ikastetxea eraikiko den lurreko lanak amaitzen ari dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 9a, 00:00
Tentsio erdiko lineak lurperatzeko dorre berriak jartzen ari da Iberdrola.

Tentsio erdiko lineak lurperatzeko dorre berriak jartzen ari da Iberdrola, eta horrekin amaituta geratuko dira hiritartze lanak.

Astigarragako Udala, DBHko ikastetxearen terrenoa prestatzeko hiritartze lanak amaitzen ari da. Une honetan gainera, Iberdrola tentsio erdiko lineak lurperatzeko dorre berriak jartzen ari da; «bata Santiagomendiko ur deposituaren ondoan eta bestea hilerriaren ondoan».

DBHko ikastetxea eraikitzeko lurra prestatzeko, Astigarragako Udalak 730.000 euroko inbertsioa egin du orotara: aurreproiektuaren lanketa, pinudia eskuratu eta garbitu, orubea prestatzeko hiritartze lanak, linea elektrikoa lurperatzeko obra zibila, linea elektrikoa lurperatzeko Iberdrolaren lanak...

Terrenoa Hezkuntza sailari uzteko akordioa uztaileko Osoko Bilkurara

Orubea hiritartzeaz gain, maiatza eta ekainean zehar Udalak orubea Hezkuntza Sailari uzteko espedientea izapidetu duela dio Udalak, hau da, txosten juridikoak, teknikoak eta bestelakoak. Eta uztaileko Osoko Bilkurara eramango du lagapen akordioa hain zuzen ere.

Lagapena formalizatu ondoren, Hezkuntza Sailaren egitekoa izango da ikastetxearen exekuzio proiektua idaztea eta ikastetxea eraikitzea.

Pasa den maiatzean Eusko Legebiltzarrera eraman zuten DBH ikastetxearen gaia, Udaleko eta DBH Orain plataformako ordezkariek. Agerraldia egin zuten bertan, Hezkuntza Batzordean; eta eskatu zioten azkartu ditzala ikastetxea eraikitzeko urratsak. Lorena Miner eta Roberto Quiroga, plataforma­ko kideak; Roxali Fernandez hezkuntza zinegotzia; eta Xabier Ur­dangarin alkatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!