Amatasuna elkarrekin hausnartu zuten, Emakumeon etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 8a, 00:00

Amatasunak eta arteak bat egin zuten ekainean, Emakumeon etxean egin zuten tailerrean.

Izaskun Robledok eta Miren Comisónek gidatutako amatasunaren inguruko tailer baten bueltan bildu ziren Astigarragako hainbat emakume. Emakumeon etxean egin zen tailerrean, amatasuna bakoitzarentzat zein taldearentzat zer den eta nola bizi duten ikertu eta  hausnartu zuten norberaren barne begiradatik. Amatasuna eta arteak bat egin zuten tailerrean, eta esperientzia ederra zirudien. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!