Bertso musikatuak Astarben, SagaKultur edizioaren baitan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 8a, 00:00

Bihar bertso jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, Asterbe sagardotegian.

Astarben izango dira bihar Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Alaia Martin bertsotan; Maite Berriozabal gai jartzaile; Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikan. 

be sagardotegiak, SagarKultur edizioa. Izan ere, Astarbek atzeman du kulturaz modu seguru batean gozatzeko aukera badagoela. Jada hasiak dira Astarbeko terrazan kontzertuak eta ikuskizunak eskaintzen. 

Bihar, bertso jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek. Bertan izango dira Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Alaia Martin bertsotan; Maite Berriozabal gai jartzaile; Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikan. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera jaialdiari, Astarbeko terrazan, hain justu. 

Larunbata girotzeko, BIREN entzuteko aukera paregabea eskainiko da, kantu propioak eta bertsioak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gaueko 22:30etan emango zaio hasiera, larunbateko kontzertuari.  

EGITARAUA 
ASTIGARRAGA 
BIHAR
19:00 Bertso musikatuak
ETZI
22:30 BIREN - Kantu propioak eta bertsioak
UZTAILAK 17 
17:00  Andoni Ollokiegi- 
Bakarlaria

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!