Jada amaitzear daude Santiomendiko hiritartze lanak: «euri-uren saneamendua, argiteria eta zoladura berritu eta elektrizitate eta telekomunikazio sarean lurpetik pasa dira». Udalak 335.591,77 euroko inbertsioa egin du Santiomendiko hiritartze lanen lehenengo faseko obrekin, eta gaur, balorazioa egingo du Udalak, auzotarrekin arratsaldeko 19:00etan, Plazetxe aurrean.