Tailerrak gaurtik, hainbat gai ikuspegi feministatik lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 7a, 00:00

Ikuspegi feministatik hainbat gai aztertuko dira uztailean, eta gaur izango da lehenengo tailerra. Saioak aurrez aurre edo online jarraitzeko aukera eskaini dute Harituz eta Skolastika antolatzaileek. Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, Erriberan; eta gaurkoan, landuko dute indarkeria matxistaren gaia telesailetan.

Hilaren 14an, berriz, No siento nada saio grafikoa eskainiko da. Eva Ilouz soziologoaren maitasun eta sexu harremanetan oinarritutako saio honek, maitasun eza eta umore feminista tartekatuko ditu. Uztailaren 21ean, Quien teme a las brujas? saioa egingo dute, Durangon XVI. mendean jazarri eta erretako emakumeei buruzkoa. Eta hilaren 28an, azkenik, Sororitatea euskal literaturan tailerra izango da.

 

Izenematea, aldez aurretik

Tailer hauetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da astiharituz@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!