SagarKultur martxan da ekainaren amaieratik, eta makina bat kontzertu eta emanaldi eskainiko dira. Etzi, bertso jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute, Astarbe sagardotegira bertaratzen direnek. 19:00etan hasita, bertan izango dira Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Alaia Martin bertsotan; Maite Berriozabal gai jartzaile; eta Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikari.