Udako plan ederren artean, zinea kalean ikustea gailentzen da herritar askoren artean. Eta astigartarrek, ostiral honetan izango dute aukera, plan horretaz gozatzeko. Izan ere, gaueko 22:30etan hasita, Abuelos pelikula jarriko dute, Kontxa Etxeberria Plazan. Gaztelaniaz izango da, Santiago Requejok zuzenduta, eta adin guztietako ikusleentzako modukoa da.
Hiru lagun eta haurtzaindegia
Erretiroa hartzeko adinean eta lan merkatutik kanporatuta dauden hiru lagun dira protagonista, Isidro, Roberto eta Ramón. Negozio bati ekitea erabaki dute: haurtzaindegi bat, hain justu. Hori irekitzeak dakartzan arazo eta pasarteak kontatzen ditu Abuelos pelikulak.
Proiektatuko den pelikula aire librean bada ere, segurtasun distantziak mantenduko dira.