Ikuspegi feminista oinarri hartuz, hainbat gai aztertuko dituzte uztailean, Harituz elkarteak eta Skolastikak antolatu dituzten tailerretan: bihar, 14an, 21ean, eta 28an. Saio hauek aurrez aurre jarraitzeko aukera egongo da, eta bertan eduki teorikoak adibide praktikoekin azalduko dira. Bihar, Emakumeen aurkako indarkeria telesailetan izango da landuko den gaia. 18:00etan hasiko dira tailerrak, Erriberan; eta horietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, astihartiuz@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Doakoak dira tailer guztiak.