Autobus zerbitzu berria jarri du martxan Foru Aldundiak, eta zerbitzu honi buruzko kezka eta kexak mahai gainean jartzeko, herritarrekin bilera irekia antolatu du Astigarragako Udalak. Bihar izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita, Erribera kulturguneko antzokian. Bertaratzeko deia egin die Udalak, herritarrei.