Eskubaloia probatzeko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 29a, 00:00

Ate irekien saioa antolatu du Mundarro Kirol Elkarteak, gaur arratsalderako. Eta oraingoan, eskubaloia probatzeko aukera izango da, Astigarragako kiroldegian, 17:00etatik 18:00etara. 2010 eta 2013 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat izango da. Bestalde, adin horretakoentzat, Kirol Eskoletan izena emateko epea zabalik dauka Mundarrok, bihar arte. Horretarako, emailez idatzi behar da, astigarragakomundarrofke@gmail.com helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!