Pasa den astean, odola emateko zita jarri zuten Astigarragako Odol Emaile elkarteak, eta bertaratu ziren guztiei eskerrak eman dizkiete.
Guztira 38 lagun bertaratu ziren odola ematera, eta ondorioz, 35 poltsa lortu zituzten. Egoera ikusita, odol elkartekoak pozik daude, eta adierazi dute oraingo honetan, odol emaile berriak egon direla.
Herritarrei, aipamen berezia
Astigarragako Odol Emaile elkarteak, lau herritarrei aipamena egin diete egindako donazio kopuruengatik, hala nola, Beatriz Igoa (25 donazio), Alfonso Zabala eta Pedro Murua (50 donazio) eta Ana Garmendia (80 donazio).
Horrez gain, azaldu dute, Covid19a dela eta, ez dutela betiko ospakizunik egin. Hori horrela: «banaketa berezi egingo dugu, maila partikularrean».