Ekaineko kultur agendari agur esateaz gain, gaurkoan, LGTBI eta pertsonen eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko, Lurrun Minez emanaldia ikusteko aukera izango dute Astigarragako gazte eta helduek.
Gaur beraz, astea ezin hobe hasteko, astigartarrek zita daukate arratsaldeko 19:00etan Erriberan, aipatu moduan, Lurrun Minez antzezlana eskaintzen baita. Helduek 4 euro ordaindu beharko dute sarrera, eta adin txikikoek berriz 2 euro.
Antolatzaileek honako gomendioa helarazi nahi izan dute: «16 urtetik aurrerakoentzat dago bideratuta emanaldia».
«Gay sauna batean gertatutako ezustekoa»
«Hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala. Hiruki arrosa. Gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. Lurrun artean desioak, jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak, boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira».