Susana Barten erakusketarekin, hasi zen atzo, SagarKultur

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 27a, 00:00

Atzo aurkeztu zuten 2021eko SagarKultur, Astarbe sagardotegian.

Atzo egin zen 2021eko SagarKultur-en aurkezpena Astarbe sagardotegian, eta uztailaren 25era arte hainbat kultur emanaldiz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek.

Pasa den edizioak kultura errealitatearen eta herritarrengan izan zuen inpaktua ikusirik (10 ekitaldi eta 450 ikusletik gora), aurtengo urtean era seguru batean kulturaz gozatzeko aukera izango dela ziurtatu du Astigarragako Astarbe Sagardotegiak, eta aukera hau bertako terrazan izango da, hain justu.

SagarArte elkarteak SagarKultur mikro-jaialdiaren bigarren edizio antolatu du. Atzo eman zitzaion hasiera, eta uztailaren 25ean emango zaio amaiera. Sagardotegiak berriro garaian garaiko kulturgune bezala ulertzeko jaiotzen den helburuarekin sortu da SagarArte. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Astigarragako Udalaren eta Astarbe Sagardotegiaren babesari esker, 8 kultura ekitaldi baino gehiagoz era seguru batean gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Honako hauek izango dira SagarKulturen parte hartuko duten taldeak: Sua, Nerea eta Mariano Kontukontzertuan, Bertso musikatuak, BIREN, Andoni Ollokiegi, Bulego eta Esti eta Mikel Markez.

Atzo, SagarKultur mikro jaialdiaren lehen eguna izan zen. Hori horrela, Makatzak erakusketaren irekieraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, eta bertan izan zen Susana Bart erakusketaren inguruko azalpenak ematen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!