Ate irekien saioak antolatu ditu Mundarro Kirol Elkarteak, egun hauetan, kirol ezberdinak probatzeko. Gaurkoan, saskibaloia probatzeko aukera izango dute, 2008-2013 urteen artean jaiotakoek. Kiroldegian izango da saioa, 10:00etan hasita. Bihar, berriz, futbola probatu ahal izango dute 2013an jaiotakoek, Zarkumendegin, goizeko 11:00etan hasita. Eta datorren asteartean, azkenik, eskubaloia ezagutzeko aukera izango dute 2010-2013 urteetan jaiotakoek, 17:00etatik 18:00etara, kiroldegian.