Kirol eskolan izena emateko aukera, Mundarroren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 24a, 00:00

Astigarragako Mundarrok, jada ireki du Kirol Eskolan izena emateko epea, eta bertan sartzen dira hainbat kirol, hala nola, atletismoa, eskubaloia, futbola, judoa, pilota eta saskibaloia. 2013 eta 2010 urteetan jaiotako gazteek izango dute aukera Mundarrok antolatutako Kirol Eskolan apuntatzeko. Interesa izanez gero, bidali mezu bat astigarragakomundarrofke@gmail.com helbide elektronikora, eta formulario bat erantzun beharko da. Datorren asteazkenean amaituko da izena emateko epea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!