'Amelia, historia de una lucha' komikiaren aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 24a, 00:00

Amelia Tiganusek komikiaren aurkezpena eskaintzeaz gain, aleak sinatuko ditu.

Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera aurkezpenari, kultur etxe zaharrean.

Amelia Tiganus ekintzaile feministak, Amelia, historia de una lucha komikiaren aurkezpena egingo du gaur, eta horrez gain, aleka sinatuko ditu. Gaur arratsaldeko 18:00etan hasiko da aurkezpena, Astigarragako kultur etxe zaharrean.

Komikia benetako istorio batean dago oinarrituta, Amelia Tiganus berak Estatu espainiarrena bost urtez sexu esplotazioa jasan ondoren egin duen komikia da hain justu,  Ameliaren bizi esperientzian oinarritzen da.

 

Espazio sexualaren arazoa

«Azken bi hamarkadetan, feminismoaren aurrerapenen aurrean egondako berrarmatzearen eta globalizazioaren ondorioz, esplotatzeko xedez egindako pertsonen salerosketari lotutako sexu merkataritzaren hazkundea gertatu da. Errealitate honen ondorioz, beharrezkotzat jotzen du ekintzaileak prostituzioaren arazoari buruzko sentsibilizazio sozialean eragitea. Izan ere, arazo hau edonon gertatuta ere, bere burua saltzera behartuta dauden emakumeen gorputzetan eta bizitzetan eragiten duen kaltea berdin-berdina da. Gainera sistema prostituzionala egotea funtsezko oztopoa da emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko eta, horrekin batera, gizarte demokratikoa».

Ildo beretik, Tiganusek argi utzi du; «ezin dugu gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaz hitz egin, ezta justizia sozialaz edo tratu onaren gizarteaz, munduan sexualki esplotatutako emakume bakarra dagoen bitartean».


«Sistema prostituzionala egotea funtsezko oztopoa da emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko»

Nor da Amelia Tiganus?

Ekintzaile feminista da Amelia, 1984ko martxoaren 11n Galatin (Errumanian) jaioa. Euskal Herrian bizi da, bere bizitza berreraiki eta birsortzea ahalbidetu zion lekua, espainiar estatuan bost urtez sexu esplotazioa jasan ondoren.

Hainbat artikulu argitaratu ditu, besteak beste, La Revuelta de la putas eta El trabajo os hara libre, eta prostituzioari eta sexu-indarkeriari buruzko sentsibilizazioa eta prebentzioari buruzko hainbat ikastaro eta tailerretan hezitzailea da.

Nazioko eta nazioarteko sari eta errekonozimenduak jaso ditu emakumeen eta nesken giza eskubideen alde egindako lanagatik; horien artean, 2019an, Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko konpromisoaren aitortza jaso zuen, Berdintasun ministeritzak eta Espainiako Gobernuak emanda.

Azken lau urteotan, 350 hitzaldi eta tailer baino gehiago eman ditu Espainiako lurralde osoan zehar, baita Latinoamerikan eta Europan ere. Emagi elkartearen sortzailea ere bada, bertan emakumeen eta nesken sexu eta ugalketa esplotaziorik gabeko etorkizun baten alde modu integralean borrokatzen duen elkartea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!