Odola emateko aukera izango dute gaur astigartarrek, aurrez hitzordua hartuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 22a, 00:00

Gaur arratsalderako jarri dute zita Astigarragako odol emaileek, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Gaur arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara odola emateko aukera egongo da. Horretarako aldez aurretik 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da.  

Herritarrekin jarri nahi izan da harremanetan berriro ere Astigarragako Odol Emaileak elkartea, herrian odola emateko aukera berri bat zabaltzeko asmoarekin hain zuzen ere. 

Azaldu dute, Covid-19 egoerak bere horretan jarraitzen duen bitartean, segurtasun neurriak betetzen jarraituko dutela. Egoera honetan, diote odola ezbinbestekoa dela, eta «une honetan erreserbak haunditu» egin behar direla.  Horregatik, herritarrei dei egiten diete, «jendea etorri dadin odola ematera». 
Astigarragako Udalarekin lankidetzan, Gipuzkoako Odol emaileen Elkartearekin koordinatuta, gaurko hitzordua ezarri dute. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, 20:30ak arte hain justu. Odola emateko, aurrez hitzordua hartu behar da, telefono honetara deituta: 943 00 78 85. 

Astigarragako Herri Eskolako areto nagusian izango du lekua odol emateak; «hauteskundeetan botoa emateko sartzen  garen atetik». 
Odol emaile elkarteak herritarrak gonbidatu nahi ditu odola ematera; «bizi dugun garai honetan behar beharrezkoa iruditzen zaigu eta».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!