Odola emateko zita asteartean, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 20a, 00:00

Herri Eskolako aretoan izango da, arratsaldeko 16:30ak eta 20:30ak bitartean. Hitzordua hartu beharko da, aldez aurretik.

Asteartean izango dute astigartarrek odola emateko hitzordua, aurtengo bigarrena. Astigarragako Herri Eskolako aretoan izango da, aurrekoetan bezala, arratsaldeko 16:30etan hasi eta 20:30ak arte.

«Egoera honetan ere, odola ezinbestekoa da, eta une honetan, erreserbak haunditu egin behar dira. Horregatik, dei egiten diegu herritarrei, etor daitezen odola ematera», nabarmendu du Astigarragako Odol Emaileen El­karteak. Udalarekin elkarlane­an eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin koordinatuta egin dute deialdia.

Odola emateko, goizean zehar hartu behar da hitzordua

Odola eman nahi duenak, hori bai, aldez aurretik hartu beharko du hitzordua. Asteartean bertan deitu beharko du telefonoz, 943 00 78 85 zenbakira, goizeko 08:30etatik 14:30etara. Horrela, pilaketak saihestu eta inolako arriskurik gabe odola ematea da helburua, Covid-19aren pandemiarekin, neurri bereziak hartu behar baitituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!