Mundarrok Rotetaren aurka itxiko du urtea

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 19a, 00:00

Bailaran Gorengo talde astigartarra izango da gaur denboraldia amaitzen azkena.

Bailarako taldeek denboraldia amaitu dute, baina bada bat oraindik ere partidu baten faltan dagoena urtea ixteko. Mundarroko Gorengo taldeak gaur, 16:30etan, Herreran jokatuko du 2020-21 denboraldiko azken partidua Rotetaren kontra. Talde donostiarrak eta astigartarrak jokoan, Ligako bosgarren postua dute jokoan.

Ez da urte erraza izan, baina azkenean denboraldia osatu da nahiz eta gora-behera asko egon diren egutegian eta 2020 amaieran ez zegoen argi jokatzerik egongo zen edo ez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!