Aholkularitza juridikoa martxan, Astigarragako Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 18a, 00:00
Emakumeon Etxearen proiektua 2020 urtean garatu zen.

Emakumearen lan munduarekin lotutako aholkularitza zerbitzua eskainiko du gaurtik aurrera eta gaur bertan aurkeztuko da.

Emakumearen lan munduarekin lotutako aholkularitza zerbitzua eskainiko du Astigarragako Emakumeon Etxeak gaurtik aurrera. Zerbitzu honen berri emateko, aurkezpena gaur 18:00etan egingo da Emakumeon Etxean.

Maiatzean Astigarragako Emakumeon Etxeak ateak ireki zituen. Espazioa Joseba Barandiaran plazan kokatua dago. Lokala 15 urtez utziko da erabiltzen. Beraz, Emakumeon Etxea sortu berria den arren, proiektu egonkorra eta sakona izango da. Herrian, giltzarri izango den proiektu soziala eta feminista da. Proiektu honen helburu nagusiena Astigarragako emakumeak ahalduntzea, saretzea eta ekimen feministak sustatzea da; prestakuntza eta informazioa eskainiz, ikuspegi feministatik eztabaida eta gogoeta piztuz.

 

Lan munduari lotutako zalantzak argitzen dira

Ekimen horien baitan, aholkularitza juridikoa jasotzeko aukera izango da bertan gaur bertatik. Zehazki, lan munduarekin loturiko aholkularitza zerbitzua izango da: eszedentziak, jubilazioak, nominak, finikitoak, lan-baimenak, ERE eta ERTE, eta abar.

Helburua Astigarragako emakumeak lagundu, beraiek dituzten zalantzei juridikoki erantzun eta aholkatzea da. Kasu bakoitzeko arreta pertsonalizatua emango dugu. Doan eta konfidentzialtasunez eskainiko da zerbitzua.

Genero ikuspegitik, emakumeen diskriminazio, babesgabetasun eta indarkeria egoeren inguruan laguntza eskainiko da. Hitzordua hartzeko ondorengo posta elektronikora mezua bidali behar da: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com

Arreta aurrez aurrekoa izango da Astigarragako Emakumeon Etxean, Barandiaran plazan, 23. zenbakian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!