Lurralde erotiko berriak esploratzeko tailerra, azkeneko saioa etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 15a, 00:00

Astigarragako Emakumeon Etxeak antolatuta, eta Udalaren eta Plax! zerbitzuaren laguntzarekin, hiru saioko tailerra burutu dute hilabete hauetan: Lurralde erotiko berriak esploratzeko ataria. Apirilean eta maiatzean egin dute saio bana, eta etzi izango da azkenekoa, 17:30etatik 19:00etara, Emakumeon Etxean bertan. Oraingoan, landuko dute zentzumenen indar erotikoa, eta formula erotikoen laborategia. Nerea Sanchok eskainiko du, sexu eta bikote aholkularitzako arduradunak. Saioan parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com.

Larunbatean, berriz, beste tailer bat izango da Emakumeon Etxean: Amatasuna sentituz, sortuz eta pentsatuz. 10:00etatik 14:00etara izango da, eta doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik: aurreko email berean, edo Emakumeon Etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!