SagarKultur mikro jaialdiaren bigarren edizioa, ekainaren 26tik uztailaren 25era

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 14a, 00:00

Bulego musika taldea izango da oholtza gainean, uztailaren 24an.

SagarArte elkarteak antolatuta, 8 kultur ekitaldi baino gehiago izango dira Astarbe sagardotegiko terrazan. Denetarik izango da: pop-rock musika, bertso musikatuak, bakarlariak, eta beste asko.  

SagarArte elkarteak SagarKultur mikro jaialdia antolatu du. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta ekainaren 26tik uztailaren 25era bitartean, kultur emanaldi ugari izango dira Astarbe sagardotegiko terrazan.   Hain justu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Astigarragako Udalaren eta Astarbe Sagardotegiaren babesari esker, 8 ekitaldi baino gehiago ikusi ahal izango dituzte bertaratzen direnek.

Besteak beste, hauexek dira SagarKulturen oholtzara igoko diren taldeak eta bakarlariak: Neona, Sua, Biren, Andoni Ollokiegi, Esti eta Mikel Markez, eta Bulego. Horiek ez ezik, bertso musikatuak ere izango dira uztailaren 9an. Oholtza gainera igoko dira Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Alaia Martin; Maite Berriozabal gai jartzaile lanetan arituko da; eta musika, Ixak Arrutik eta Gari Otamendik jarriko dute.


Sarrerak, aldez aurretik

Egungo osasun egoera dela eta, beharrezkoa izango da sarrerak aldez aurretik eskuratzea. Horretarako, bi sarrera mota sortu dituzte. Batetik, soilik emanaldia ikusteko aukera nahi dutenentzako sarrerak (helduak 6 euro, haurrak 3 euro): https://bibe.me/events?filter=Sagarkultur. Bestetik, emanaldirako sarrera, menuarekin. Aukeran daude saiheski menua (33 euro), udako menua (42 euro), zein menu beganoa.  Erreserbak egiteko 943 55 15 27 telefono zenbakira deitu behar da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!