Zipotza Mendi Taldeak Beriain mendira ibilaldia antolatu zuen San Donato izenez ere ezaguna denera. Zipotzan elkartu ziren guztiak, goizeko 08:00etan, eta Beriainera abiatu ziren, Sakanara. Kotxeak mendiaren magalean utzi, eta igoera hasi zuten. Denera, 11 lagun bildu ziren, eta goiz ederra izan zuten. Menditik bueltan, Arbizuko kanpinean bazkaldu zuten denek elkarrekin, Beriainetik oso gertu. Antolatzaileek eskerrak eman dizkie mendizale guztiei ibilaldia egiteagatik: «asko gozatu genuen!».