Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, Azpeitiak eta Astigarragak finalerdietako joaneko partiduak jokatu zituzten herenegun, Azpeitiko Izarraitz frontoian. Kadeteetan, 22-2 eta seniorretan 22-14 nagusitu ziren azpeitiarrak; jubeniletan, berriz, astigartarrek irabazi zuten partidua, 5-22. Itzulerako norgehiagokak datorren asteburuan jokatuko dituzte, Astigarragan.
Emaitza horiekin, zaila jarri zaie kanporaketa astigartarrei, baina aukerak daude oraindik, txapelketan aurrera egiteko. Seniorretan, Jokin Sanchezek eta Harri Loidik irabazi egin beharko dute etxean, eta tanto diferentzia errekuperatu